Gizona Ilunpean

by Paul Auster | Literature & Fiction |
ISBN: 0805088393 Global Overview for this book
Registered by EtnaicsurF on 9/28/2008
Buy from one of these Booksellers:
Amazon.com | Amazon UK | Amazon CA | Amazon DE | Amazon FR | Amazon IT | Bol.com
1 journaler for this copy...
Journal Entry 1 by EtnaicsurF on Sunday, September 28, 2008
Man in the Dark
2008, New York
978-84-9868-023-2

film batera ihes egitea ez da liburu batera ihes egitea bezala. Liburuek behartu egiten zaituzte ordainetan zer edo zer ematera, zure adimenari eta irudimenari eragitera, eta, aldiz, film bat ikus dezakezu -bai eta ikusten gozatu ere- gogoa pasibitate erraz, axolagabe batean edukiz 21

Jainkoari eskatzen diot ikas dezala gizakiek batak bestearen kontra egiten dituzten gaiztakeriak ez direla aberrazioak soilik... beren izatearen funtsezko zati bat ere badirela. Gutxiago sufrituko uke era horretan. Mundua ez litzaioke gainera eroriko gauza txarren bat gertatzen zaion bakoitzean 52

duela hamabost urte utzi nion erretzeari, baina, orain, Katya etxean dagoelarik bere American Spirits nonahikoekin, aspaldiko plazer zikinari eman natzaio berriro, xurgadak eskatuz bera munduko zinemaren ondare osoaren uretan murgildu eta sofan elkarren ondoan eserita gaudela, bikotea ahotik kea dariola, bi lokomotor tipirri-taparra mundu higuingarri eta jasangaitzetik aldentzen 80

Agurea: Emakume ona zara. Emakume zintzoa.
Noriko: Inolaz ere ez.
Une horretan, Noriko lehertu eta negarrez hasten da, eskuen artera zotinka behin uhateak ireki ostean... hain luzaroan isilean sufritu duen emakume hau, bera ona dela sinesteari uko egiten dion emakume on hau, zeren onak direnek baizik ez dute duda egiten beren ontasunari buruz, horixe baita lehenik eta behin ontzen dituena. Gaiztoek badakite onak direla, baina onek ez dakite ezertxo ere. Bizitza besteei barkatzen igarotzen dute, baina ezin diote beren buruari barkatu 84

Betty bihotza hautsirik hil zen. Batzuek barre egiten dute esaten dudanean, baina munduaz eta bizitzaz deus ere ez dakitelako da hori. Jendea bihotza hausten zaiolako hiltzen da. Egunero gertatzen da, eta halaxe gertatuko da gero ere, denboren amaiera arte 95

neure buruari agindu nion ez nintzela Soniaren gaineko pentsamendu eta oroitzapenen tranpan eroriko, ez niola neure buruari joaten utziko. Ezin diot utzi neure buruari hausten eta abailduran erortzen, saminez eta neure buruari erantzuki eginez 110

pentsamenduak egiazkoak dira, are egiazkoak ez diren gauzen pentsamnduak ere 188

Are you sure you want to delete this item? It cannot be undone.